Josu Azkue, 18 urteko hernaniarrari txikitatik gustatu izan zaizkio hegazkinak. Hori horrela, hegazkin-ehiztari bihurtu da, eta afizio bera duten beste lagun batzuekin LESO Spotters taldea sortu du. Helburua: hegazkinak argazki edo bideo kamararekin ehizatzea.
Erakusketa, Donostian
Hegazkin-ehiztari hauek hainbat aireportutan ibili dira hegazkinei argazkiak ateratzen: Hondarribian, Bilbon... Baita Frantziako Tolosan dagoen hegazkin fabrikan ere.
Argazki horiek guztiak bildu dituzte, eta erakusketa jarri dute Donostiako Principe zineko kafetegian. Erakusketa otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai.