Bukatu dira sarrerak Ara Malikian eta Fernando Egozcueren kontzerturako

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 6a

Ara Malikian biolinjoleak eta Fernando Egozcue gitarrajoleak ‘Con los ojos cerrados’ emanaldia eskainiko dute gaur Biterin, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerarik ez da gelditzen.

Boskote bat igoko da taula gainera, gaurkoan: Ara Ma­likian biolinjolea, Fernan­do Egozcue gitarrajolea, Moises Sanchez pianojolea, Miguel Rodriguez kontrabajista eta Mar­tin Bruhn perkusionista. Con los ojos cerrados izeneko ikuskizuna da eskainiko dutena. Fernando Egozcuek berak konposatutako musika joko dute: sustrai argentinarrekoa, kamarako musikarako sortua eta erritmo bizikoa. Era berean, klasiko ikasketen eta jazz musikaren eragina nabariak dira ikuskizun honetan. Ara Malikianek, berriz, ikutu berezia emango dio ikuskizunari. Izan ere, mo­mentuko biolinjolerik onenetakoa dela esaten da, originalenetakoena, bere sustraiak eta musika bizipenak nahastuz estilo propioa sortu duena.


Sarrerarik ez
Gaurko ikuskizunak jende asko erakarri du, dagoeneko ez baita sarrerarik gelditzen. Atzo bertan bukatu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!