Mozorro Festa prestatzeko lehenengo entsaioa, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 5a, 01:00

Beste urte batez, Mozorro Festa egingo da Inauterien barruan, martxoaren 1ean. Bertan, parte hartzera animatzen diren gazte guztiek (adin mugarik gabe) aukeratzen duten musikarekin nahi duten dantza, antzerki edo dena delakoa prestatu dezakete, ba­kar­ka nahiz taldeka. Horretarako lau entsaio egingo dira; lehenengoa, ostiral honetan, 17:00etatik 18:00etara udaletxeko areto na­gusian. Datozen entsaioak, hilaren 12, 21 eta 25ean egingo dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!