Orain arte, ostiral, larunbat eta igandetan bakarrik izan da zinea Biterin. Baina astelehen honetatik aurrera, helduentzako pelikula jarriko da berriro, eta 2,5 euroren truke. Hau da, astelehenak ikuslearen eguna izango dira.
‘La ladrona de libros’, asteburuan
Asteburu eta astelehen honetan jarriko den filma La ladrona de libros izango da. Asteburuko ordutegiak berdin jarraituko du, eta astelehenetako saioak 16:30etan izango dira.