Asteburuan jokatu da Logroñon Boleiboleko Erregina Kopako Finala. Tramek Murillo talde errioxarra eta Alles Menorca balearra izan ziren aurrez aurre, eta lehenengoak irabazi zuen.
Talde horretako liberoa da, hain zuzen, Esther Lopez hernaniarra.
Errioxarrak, nagusi
Partidu osoan zehar lan bikaina egin zuen talde errioxarrak, eta Esther Lopez jokalari hernaniarraren lana nabaria izan zen, bai finalerdiko emaitzetan eta baita finalekoetan ere: 25-10, 25-14 eta 25-17 irabazi zioten Menorcako taldeari.
Hernaniarraren seigarrena, azken Erregina Kopa hau
Esther Lopez libero hernaniarrak urtetako esperientzia du boleibolean, eta emaitza ezinhobeak lortu ditu orain arte. Azken Erregina Kopa hau bere ibilbidean irabazi duen seigarrena izan da, hain zuzen.