Gaur arratsaldeko 19:30etan hasita, 8 laburmetrai ikusi ahal izango dira Biterin, doan.
Laburmetrai horiek Bilbon egin berri den Zinegoak-2014: Gaylesbotrans 11. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian jarritakoak izango dira, eta gay, lesbiana eta transexualen inguruko hainbat gai biltzen dituzten istorioak kontatzen dira.
Lesbianen ingurukoak ondorengoak izango dira: El Pastel, The First Date, eta Feurkäfer. Gayen ingurukoak, berriz, izango dira Desnudos, For Dorian, Kus Me Zachtjes eta Ett Sista Farväl. Azkenik, transexualen gaia landuko du Bajo el último techo filmak. Euskal Herrian, Kanadan, Mexikon, Estatu Batuetan, Alemanian, Belgikan eta Suedian egindako filmak dira.
Laburmetrai bakoitzaren sinopsia jasota dago ondorengo webgune honetan: www.zinegoak.com.
Sarrerak aurretik eskatu
Laburmetraiak ikusi ahal izateko sarrera doanekoa izango bada ere, aurretik eskatu behar dira, aforoa neurtu ahal izateko. Goizez, 09:00etatik 13:00etara Plaza Feministan (Aristizabal 7, behea), eta arratsaldez, 17:00etatik aurrera, Biterin.