Junior eta eta infantil mailetako Gipuzkoako Txapelketa jokatu dute judoka hernaniarrek asteburuan Pasai Donibanen, eta ederki ibili dira. Infantiletan, 3garren egin zuen nesken taldeak (argazkian: Zuriñe Urdangarin, Izaro Txapartegi, Maddi Güemes eta Ainara Eizagirre). Bakarka, berriz, 90 kg-tako kategorian Mikel Ortiz 3garren gelditu zen; 81 kg-tako kategorian, Iker Mujikak 3garren egin zuen; eta 57 kg-tako kategorian, Nagore Eizagirrek ere 3garren egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!