Santa Ageda egunaren bezperako ohiturei eutsiz, Hernaniko hainbat talde koplak kantatzera aterako da gaur. Ur Mia elkarteak arratsaldeko 16:00etan jarri du zita elkartean, 16:30etan ateratzeko asmoz. Ohitura Zaharrak abesbatza, berriz, 18:15etan elkartuko da Milagrosan. Ateratzeko interesa duen edonor animatzea nahi dute. Behar den gauza bakarra, blusa, zapi txuria eta txapela direla gogorarazi dute. Azkenik, Kantuz abesbatzak ere urteroko erronda egingo du, 19:00etan Milagrosatik aterata.
Ur Miak, 49 urteUr Mia elkarteko santa eskeak 49 urte beteko ditu aurten. 1965ean hasi ziren santa eskea egiten, Ur Mia elkartea sortu eta hiru urtera, eta datorren urtean egun berezia izango dute, mende erdiko ospakizuna izango baitute.