Goikoetxeak eta Huizik ia irabazi zieten Euskal Herriko txapeldunordeei

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 3a, 01:00

Goikoetxeak eta Huizik 30-29 galdu zuten larunbatean Muneta eta Larrion bikotearen kontra, Euskal Herriko Irekiko 1go mailan. Nafarrak txapeldunordeak dira Euskal Herriko Ligan, eta emaitza ontzat jo beharra dago, partidu haundia egin baitzuten hernaniarrek. Bigarren mailan, Tijero hernaniarrak eta Ariznabarreta plentxitarrak, 30-16 irabazi zuten beren partidua, Gutierrez eta Maizaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!