«Bilduko udal gobernuak kontratazio ilegala egin du»

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 3a, 01:00

H1!ek eta EAJk diotenez, udal gobernuak Sektore Publikoko Kontratazio Legea hautsi du, eta Alkateari eskatu diote «errespontsabilitatez jokatzeko».

H1!ek eta EAJ-PNVek salatu dutenez, udal gobernuak  hau­­tsi egin du Sektore Pu­bli­koko eta Administrazio Pu­bli­koko Kontratazio Legea.  Ho­rrela diote H1!ek eta EAJk: «Legeak dio, 60-1-f ar­tikulu­an, enpresa bateko titularra udaletxe bateko zinegotziaren bikotekidea bada, enpresa horrek debekatua daukala udaletxe horrekin kontrataziorik egitea».

Iñaki Arratibelek eta An­do­ni Amonarraizek diotenez, bi alderdiek horrelako kontratu baten zantzuak zituzten eta txostena eskatu zioten udal kontratazio teknikoari, hark esan ze­zan kontratazio hori le­gezkoa zen edo ez. Os­ti­ra­lean iritsi omen zen txostena. «Gure errezeloak kon­fir­matu zituen txosten ho­rrek. Kasu honetan ezin zen kontrataziorik egin ez Her­naniko Uda­la eta ez Ongin­tza Patrona­tuarekin». Horre­ga­tik, oharrak dio modu ilegalean egin dela kontratua, enpresa horren titularra Bilduko zinegotzi baten bi­ko­tea delako.  

«Ardura larria»
Prentsa oharrak arduragabekeriaz hitz egiten du, «en­pre­sa horrek 2012an 20.161 euro kontratatu zituen udalarekin, eta 2013an 12.852 euro. Gure ustez arduragabekeria politiko larria izan du zinegotzi horrek, eta baita udal arduradun politikoek ere, jakinda bi pertsona horien artean zein erlazio zegoen».

Bi alderdiok uste dute Al­ka­teak hitz egin beharko lu­keela honi buruz. «Ardura haundiena daukanez, Luis Intxauspe Arozamenak argitu beharko luke kontu hau, eta bere ardura politikoa har­tu. Ez da beharrezkoa dirua gastatzea kanpoko txostenak es­ka­tzen, eta udaleko teknikoetaz fidatzen ez badira, ordain dezatela be­ren partiduko di­rua­rekin txos­ten hori, eta ez herritar guztien diruarekin». Azke­nik, Kon­tratazio Ba­tzor­deari es­kaera egin diote, «neurriak jarri ditzala horrelako despisteak saihesteko, bai despiste etiko eta bai legalak».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!