Santa eskean ibili ziren eztarri sanoz eta gogoz

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 6a

Santa Ageda bezpera izan zen herenegun, eta urteroko ohiturari jarraituz, santa eskean atera ziren hainbat talde Hernanin eta Ere­ño­tzun. Makilekin markatutako erritmoa lagun, haur, gazte eta helduek etxe guztiak kantuz poztu zituzten Euskal Herriko egunean, eta eztarri sanoak urratu baino lehen, batetik eta bestetik jan eta edateko nahikoa eman zieten etxe eta elkarteetan. Haize zakarrak ez zituen kokildu, eta txoko guztietan barrena ibili ziren. Talde gehiago ere aritu ziren, baina hiru bildu zituen Kronikak: Ohitura Zaharrak abesbatza (goian), Ur Mia elkartea (erdian), eta Urumea ikaste­txea (behean). Ur Mia elkarteak jakinarazi duenez, datorren urtean festa berezia ospatuko dute, 50garren urteurrena, hain zuzen, 1965ean atera baitziren lehenengo aldiz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!