Ez zen jende gutxi-gutxi atzo Hernaniko kiroldegiko beheko pistan. Gimnasta gazteak bildu ziren bertan, adin guztietakoak. Guztira 80 gazte inguru, batzuk taldean eta besteak bakarka, beren ariketak egiten. Kurtso hasierako jaialdia zen atzokoa, orain arte ikasitakoa erakusteko balio izaten dutena. Guraso eta lagunek gozatu polita hartu zuten espektakuluarekin, eta majo jo zieten txalo, artisten ahaleginari.
Hernani eta Lasarte-Oria
Harreman estua dago Hernani eta Lasarte-Oriako gimnasta taldeen artean, eta horregatik, atzo bizilagunak ere gonbidatu zituzten kiroldegira. Atzokoa pasata, oraindik ere kurtsoa bukatzerako izango dira zita gehiago kirolari bikain horientzat.