Ara Malikian eta Fernando Egozcue, goi mailako biolina eta gitarra, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 3a, 01:00

Ara Malikian jotzen dute momentu honetan munduko biolinistarik onenen artean, eta Egozcueren musikari ikutu ederra ematen dio. Sarrerak salgai gaurtik, 7 euroan, Biterin.

Biolina eta gitarra nola uztartzen diren entzun nahi duenak ostegunean dauka aukera paregabea Hernanin. Ara Malikian eta Fernando Egozcue etorriko dira Bite­rira, Hernani’n Musiken ba­rruan, eta Con los ojos cerrados espektakulua eskainiko dute. Fernando Egozcue gitarrista da, sona haundikoa, eta berak egin du ikuskizun honetarako musika, ikutu argentinarra eta jazzaren igurtzia antzematen zaizkiona. Ara Ma­li­kian berriz, lujozko biolinista hartu du lagun Egozcuek. Gitarrari ahotsa jarriko balio bezala jotzen du Malikianek, zen­tzua emateraino, berez, urrutiko mundu batera garamazkien musika estiloari. Mun­duko biolinistarik onenen artean dago Malikian, inongo zalantzarik gabe... ikusi nahi duenak, ostegunean du, Biteri kultur etxean.

Sarrerak gaurtik
Sarrerak 7 euroan, goizez eta arratsaldez, Biterin. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!