«Jaurlaritzak dio Urumean 20 miloi bakarrik gastatu ditzakeela bi urtetan»

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 2a

Eguzki plataformak salatu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasunen artean ez dagoela uholdeei aurre egitea, eta bai AHTa bukatzea, «hori garbi erakusten du bakoitzari dedikatzen zaion diru kopuruak».

Eguzki plataformak dioe­nez, Jaurlaritzak diru gutxi dedikatuko dio datozen ur­teetan uholdeen kontrako neurriak hartzeari. Herna­niko Kronikari bidali dion prentsa oharrak esaten du,  uholdeen kontrako planak 15 aktuazio eta 60 miloi euro aurreikusten dituela Uru­mean egiteko, baina orain­dik Karabelgo zubia baka­rrik egiten ari direla.  

«Aurrekontuei begiratu»
Eguzkik ez du uste Jaur­lari­tzarentzat estrategikoa de­nik uholdeei aurre egitea, eta bai ordea AHTa buka­tzea; hori erakusten omen dute bakoitzari dedikatzen zaizkien diruek. «Uholdeen ondoren oso hunkituta hitz egiten dute politiko guztiek, baina ez horri begiratu, be­giratu zenbat diru aurrei­kusten den proiektu bakoi­tzarentzat. Uholdeen kon­trako planak 60 miloi euro aurreikusten ditu Urumean 15 aktuazio egiteko. Horie­tatik bakarra dago hasita, Karabelgoa. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak dio Uru­mean 20 miloi euro bakarrik gastatu ditzakeela bi urte­tan, dirurik ez dagoelako».

Eguzkik konparazio bat ere egiten du. Batetik, EAEn uholde arriskua duten zona guztiak moldatzeak 1.000 euro balio omen ditu, eta AHTaren Astigarraga-Irun zatiak 800 miloi euro ingu­ru. «Baterako dirua bilatzea ezinezkoa dela dio Jaurla­ritzak, baina besterako di­rua jarri eta jarri ari da, Es­painiako Gobernuari aurre­ra­tu ere egin dio dirua. Beraz, badago dirurik ala ez dago dirurik? Zer da estra­tegikoagoa, Urumean 60 mi­loi euro gastatzea (kalte or­dainetan 100 gastatu ziren 2011n), ala askoz gehiago gastatzea inora ez dijoan AHTan?»

Horrela bukatzen du Eguzkik, «uholdeen kontra be­ne­tako erremedioa litza­teke erai­kin guztiak bertatik ken­tzea; baina nola hori ez den egingo, bitartean neu­rriak hartu ditzagun kalteak ahalik eta txikienak izan dai­tezen: bai kalte mate­ria­lak, eta batez ere, pertsonalak».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!