San Joan Konpartsako kideek dantzan eskatu zituzten preso eta iheslarientzat eskubideak.

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 2a

Joan den ostiralean preso eta iheslarien eskubideen aldeko kontzentrazioa egin zuten Gudarien plazan, eta herritar asko bildu ziren bertan. Musikarekin lagunduta, ekitaldiko protagonista izan ziren San Joan Konpartsako kideak, dantza berezi bat egin baitzuten bertan. Bueltan jarrita, eta dantzako estilo tradizionalean, baina doinu eta koreografia ezberdinez dantzatu zuten, preso eta iheslarien eskubideen aldeko dantza, inguratu zirenen gozamenerako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!