Gimnasia erakustaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 2a

Kurtso hasierako jaialdia dute gaur Hernaniko gimnasia erritmikoko kideek. Goizeko 10:00etarako hasiko dira be­ro­keta ariketa egiten, eta jaialdia 11:15etan hasiko da. Erakustaldi konpletoa izan­go da, uztaiarekin, baloia­rekin eta zintarekin lan egingo baitute gimnastek, jendearen gozamenerako. Jaialdia buka­tua izango da 13:00etarako. 

Prestatuta, etxetik
Antolatzaileek eskatu dute etxetik prest ekartzeko mai­lota eta koleteroak, pun­terak, moñoa... eta era aldiz, pitxirik ez ekartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!