Urkizu eta Etxegoienek irabazi

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 2a

Euskadiko Txapelketako hiru partidu jokatu dituzte asteburu honetan Hernaniko pelotariek. Urkizuk eta Etxe­goienek irabazi egin zuten eta Ojuelek eta Lizeagak ere bai. San Sebastianek galdu, eta min hartu zuen belaunean. Urkizuk eta Etxegoienek atzo zuten partidua, 22 urtez azpiko kategorian, Herna­niko kiroldegian, eta irabazi beharra zeukaten aukerekin segitzeko. 22-15 irabazi zu­ten, Amurrioko bikote go­gorraren kontra. Indarrean hasi ziren arabarrak, baina Etxegoienek eutsita, eta Urkizuk sakez min haundia eginda, ederki hartu zien gaina amurrioarrei.

Atzo, denak irabazi
Urkizu eta Etxegoienen par­tiduaz gain, Gipuzkoako Txa­pelketako beste hiru par­tidu ere jokatu ziren atzo Hernaniko kirol­de­gian, eta denak irabazi zi­tuzten herna­niarrek. Infantiletan Larbu­ruk eta Gorrotxategik 18-11 irabazi zioten Añorgari; ale­binetan, Lasa eta Garmen­diak 16-12 menderatu zuten Zu­maiako bikotea; eta ale­binetan baita ere, Garmen­diak eta Peru­re­nak 16-7 ira­bazi zioten Bergarari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!