Hilabete bakoitzak izaten du bere berezitasuna eta aurtengo otsaila, umore eta festa gogoz dagoenarentzat, aproposa izango da. Antzerki Zikloa eta Inauteriak izango dira ekintza nagusietako bi, baina ez bakarrak.
Kanturako aukera: santa eskea eta kontzertua
Ohitura zaharra berritzeko asmoz, urtero bezala santa eskean aterako dira Hernani eta Ereñotzun. Santa Ageda bezperan izango da, asteartean, hain zuzen. Eztarriz sano dabiltzanentzako aukera ederra, kanturako.
Horrez gain, Hernani’n Musik egitasmoaren barruan, kontzertua antolatu du Musika Eskolak. Ara Malikian eta Fernando Egozcueren eskutik izango da, Con los ojos cerrados. Bihartik aurrera izango dira sarrerak salgai
Bestalde, bihar bertan barreterapia saioak hasiko dira Zilegi Eskolan.
‘Joxean’s Hil Eben’ eta Antzerki Zikloa
Zinea eta antzerkiaz gozatzeko aukera ere izango da. Hilaren 11n, Beñat Iturrioz hernaniarraren Joxean’s Hil Eben film laburra emango dute Biterin.
Antzerkiari dagokionean, hiru antzezlan izango dira ikusgai, Antzerki Zikloaren barruan. Otsailaren 18, 19 eta 20an izango dira Biterin.
Sagar Lasterra, Iñude eta Artzaiak, Inauteriak...
Hilabetea, hasi bezala, festa giroan bukatuko dugu. Hilaren 22an, Sagar Lasterra izango da, 23an Iñude eta Artzaiak eta otsailaren 28tik martxoaren 4ra, Inauteriak.
Bigarren Eskuko Azoka, larunbatean
Hilabeteroko ekintzek ere ez dute hutsik egingo: Kalez Kale Kantari, erromeria, Zilegi Eskola, Ipuin kontaketa, erakusketak... Bigarren Eskuko Azoka ere izango da, baina azken larunbatean ordez, bigarren honetan. Hemendik aurrera hala izango da.
OTSAILEKO KULTUR AGENDA
3, 10, 17, 24 Zilegi Eskola: Barreterapia. Hizkuntza: euskera. Biteri kultur etxean, 09:30-14:30.
4 Santa Ageda abesbatzen irteera.
6 Hernani’n Musik. Kontzertua: Con los ojos cerrados, Ara Malikian eta Fernando Egozcueren eskutik. Biteri kultur etxean, 20:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 3tik aurrera.
6, 13, 20, 27 Zilegi Eskolak: Barreterapia. Hizkuntza: euskera. Biteri kultur etxean, 19:00.
8 Bigarren Eskuko Azoka, Atsegindegi plazan, 10:30-13:30.
8 Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta 12:00etan.
8 Erromeria, San Joan Konpartsak antolatuta, 18:30-20:30.
10-26 Sendabelarren ikastaroan izena emateko epea. Hizkuntza: euskera. Biterin izango da.
11 Zinea: Joxean’s Hil Eben. Zuzendaria: Beñat Iturrioz. Iraupena: 48 minutu. Biteri kultur etxean, 19:30etan.
12 Zoriontsua izateko entrenamendu mentala eta transgenerazionala. Hizlaria: Urko Arozena. Euskeraz izango da, Biterin, 19:30etan.
13 Zilegi Eskola. Hitzaldia: Euskeraren kate hautsiak, hizkuntza zapalkuntzaren memoria. Euskal Memoria Fundazioa elkarteko hizlaria: Arantxa Eratsun. Hizkuntza: euskera. Biteri kultur etxean, 09:30etan.
15 Haurrentzako antzerkia: Erraldoi bihotz gabea. Taldea: Zurrunka teatroa. Biteri kultur etxean, 11:00etan.
18 Zilegi Eskola. Hitzaldia: Euskeraren kate hautsiak, hizkuntza zapalkuntzaren memoria. Euskal Memoria Fundazioa elkarteko hizlaria: David Anaut. Hizkuntza: euskera. Biteri kultur etxean, 19:00etan.
22 VIII. Sagar Lasterra. Arraun elkartetik abiatuta, 11:00etan.
23 Iñude eta Artzainak konpartsaren irteera, Urumea ikastolarekin, 11:45etan.
23 Inauterietako kontzertua, Hernaniko Musika Bandaren eskutik, udaletxeko arkupetan, 13:15etan.
25 Ipuin kontaketa, Lur Korta kontalariarekin. Biterin izango dira bi saio: 3-4 urtekoentzat, 17:30etan eta 5-7 urtekoentzat, 18:00etan.
28-martxoak 4 Inauteriak
Literatur Solasaldiak
12 La liebre con los ojos de ámbar, Edmund de Waal. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho. Hizkuntza: gaztelania. Udal Liburutegian, 19:30etan.
18 Azukrea belazeetan, Inazio Mujika. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Hizkuntza: euskera. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Antzerki Zikloa
18 Hiru (Txalo produkzioak). Hizkuntza: euskera. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 10etik aurrera.
19 Terapias (Vaiven producciones). Hizkuntza: gaztelania. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 10etik aurrera.
20 Kokakola eta barea (Xentimorik gabe). Hizkuntza: euskera. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 10etik aurrera.
Erakusketak
11 Bateginik: margoen eta eskulturen erakusketaren bukaera. Egileak: Sofia Arostegi eta Jose Luis Elexpe Pelex. Biterin, 18:00-20:00.
18-martxoak 4 Margoak. Egileak: Hernani-Wukro. Biterin, 18:00-20:00.
Gazte Txokoa
9 Pelikula proiekzioa Gazte Txokoan.
14, 15, 16 Partxis txapelketa erraldoia.
19, 20 Movil-tunnig eskulan tailerra.
26 Harremonak (sexualitatea eta tratu onak).
27 Frutazko batidoak.