Gay, lesbiana eta transexualei buruzko laburmetraiak datorren asteartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 1a, 01:00

Gaylesbotrans zinemaldia deitu diote, eta laburmetrai emanaldia izango da, datorren asteartean, 19:30etan Biterin. Izan ere, Biterin emango dituzte Bilboko Zinegoak 2014 zinemaldian ikusiko diren hainbat laburmetrai. Aurten, aste honetan izaten ari da Bilboko jaialdi hori, Gaylesbotrans Nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia, hain zuzen ere. Emanaldia antolatzen dutenak, Berdintasun Kontseilua eta Berdintasun Saila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!