Tailerra, adimen emozionala eta psikologia positiboari buruzkoa, sei egunetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 1a, 01:00

Hernaniko parrokiarteko pastoraltzak antolatuta, tailerra emango du Arantxa Gómara psikologoak eta familia orientatzaileak. Gurasoei zuzendutako ikastaroa da, adimen emozionala eta psikologia positiboa lantzeko. Gurasoen beraien hazkunde pertsonalean laguntzeko tailerra da, eta seme-alabak baloreetan hezitzekoa. Sei egunetan emango da: otsailak 7-11, martxoak 7-21 eta apirilak 4-11. Informa­zioa: Inmakulada ikastetxean eta parrokiko bulegoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!