Ostiraletan, %15 merkeago

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 1a, 01:00

Sagardotegia eta lotarako lekua hartzen dituenak %15 gutxiago ordaindu beharko ditu Donostialdeko hainbat establezimendutan.

Donostialdea eskual­de­an turismoa egin nahi duenak aukera polita izango du os­tiraletan, otordua eta loa %15 merkeago izango baititu, es­kaintzan sartu diren 25 ostatu eta sagardotegietan. Atzo aurkeztu zuten es­kaintza, Akarregi sagardo­te­gian, eta bertan izan ziren Be­hemendiko ordezkariak, Do­nostia Ruraleko ordezka­riak, sagardogile eta ostalariak.

Txotx garaiko eskaintza
Eskaintza honek iraungo du apirilaren 12ra arte, txotx denboraldiaren bueltan anto­latu den eskaintza baita. Be­hemendiko ordezkariek adie­razi zutenez, «sagardoa da eskualde honen bereizgarria. Sei herritan 43 sagardotegi dauzkagu, eta hori erakutsi behar diegu bisitariei». Os­ta­tua eta sagardotegia hartu behar dira eskaintzan sart­ze­ko, eta erreserba ostatura deituta egingo da. Guztira 17 alojamendu eta 8 sagardotegi sartu dira eskaintzan «lehe­nen­go urterako nahikoa» ar­du­radunen iritziz. Eskaintzan daude Hernaniko hiru aloja­mendu: Arrobi eta Zinkoenea pentsioak eta Pardiola base­rria; eta hiru sagardotegi: Ipa­rragirre, Akarregi eta Itxas­buru. Informazio gehia­go: www.sagardotegia.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!