Nola azaldu nire lagunei ETAko kide batekin nuen adiskidetasuna?

Kronika - Erredakzioa 2014ko ots. 1a, 01:00

Asier eta biok pelikula jarriko dute asteburuan Biterin, 7 urtetik gorako herritarrei zuzenduta. 80garren hamarkadan dago kokatua pelikula, Iruñean. Bi lagunek bide ezberdinak hartuko dituzte: Asier Iruñean geratuko da, eta konpromiso politiko haundiko ekimenetan murgilduko da. Beste laguna, Madrilera joango da bizitzera, aktore izateko ametsarekin. 2002an Asierri ETAko kide izatea leporatuko diote. 8 urte egingo ditu kartzelan. Urte guzti horietan asko hitz egingo du Madrilgo lagunak Asierri buruz, baina nola azaldu ETAko kidea dela? 2010eko uztailean askatu zuten Asier, eta Madrilen bizi zen lagunak kamara hartu eta pelikula egitea erabaki zuen. Asteburuan izango da ikusgai Biterin; gaur 19:30etan eta 22:30etan jarriko dute; eta bihar, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!