Hernaniko Gimnasia Erritmiko Taldeak kurtso hasierako jaialdia antolatu du. Bihar izango da Her-naniko Kiroldegian. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, berotzeko eta tapiz paseak egiteko. Txapelketa, berriz, 11:15etan hasiko da eta 13:00etan bukatu.
Mailota, koleteroa...
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gimnastek honakoa eraman behar dute: mailota eta koleteroa, punterak, gomina, laka eta gantxo eta sarearekin ondo lotutako moñoa.
Hobe bitxiak ez eramatea
Txapelketan ez dute onartuko haurrek pultserak, kateak, erlojuak edota eraztunak eramatea. Hori horrela, azaldu dute hobe izango dela haurrek bitxiak gainean ez eramatea. «Etxean uztea izango da onena, galtzeko arriskurik egon ez dadin», gaineratu dute.