Sormena lantzeko aukera zabala izango da otsailean,
eta zinea, jokoak, irteerak... ere ez dira faltako.
otsaila hasteko, errugbi zelaira irteera antolatua zuten Gazte Txokoko kideek. Landareko egoera medio ordea, plana aldatu dute: kiroldegira joango dira gaur, arratsalde pasa.
Gainontzeko egunei begira, ekintzez gainezka dator otsaila. Tailerrek izango dute protagonismoa hilabete honetan. Mota askotakoak izango dira, guztiak helburu batekin: gaztetxoen sormena landu eta eskuekin dituzten trebeziak garatzea. Bihar dute aurreneko zita: papiroflexia tailerra. Datorren asteazkenean amest harrapakariak egiten ikasiko dute. Hilaren 12an berriz, fieltrozko brotxeak nola egin erakutsiko diete. Janak eta edanak ere izaten du tokia Gazte Txokoan otsailean, eta hilaren 20an frutazko batido goxo-goxoak egingo dituzte. Eta bukatzeko, mobilak tuneatzeko karkasak egingo dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!