Sei ikastetxe Hernanin, matrikula egiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 1a

Haur Hezkuntza (2 urte) eta Bigarren Hezkuntza (12 urte) hasi behar dutenak dira bereziki matrikula egitera deituta daudenak. Denera, 390 ume eta gazte. Matrikula egiteko epea astelehenean irekiko da eta otsailaren 14an bukatu. Sei ikastetxe daude Hernanin: Txirrita, Elizatxo, Urumea, Langile, Inmakulada eta Hernani BHI Institutua.

Datorren ikasturteari begira, aurrematrikula egiteko garaia iritsi da. Astelehenean irekiko da epea eta otsailaren 14an bukatu. Ikasturte honetan, 3227 haur eta gazte ari dira ikasten Hernaniko ikastetxeetan, maila guztietako ikasketak kontuan hartuta, baina guztiek ez dute zertan matrikula egin. Haur Hez­kuntza (2 urte) eta Derri­gorrezko Bigarren Hezkuntza (12 urte) hasi behar dutenei dago zuzendua bereziki kanpaina. Denera, 390 ume eta gazte, hain zuzen.

HH eta LH egiteko, 5 ikastetxe
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza egin behar dutenentzat, hau da, 2-12 urteko umeentzat, bost ikastetxe daude: Txirrita, Elizatxo, Uru­mea, Langile eta Inma­kulada. Ereñotzuko Txirrita eskola txikiak 49 ume ditu gaur egun, eta matrikulazioaren arabera osatzen da. Elizatxo eta Urumea ikastolak bi lineatakoak dira, hau da, maila bakoi­tzeko bi gela dauzkate. Hori horrela, 2 urtekoen mailan, gehienez, 36 haur egongo dira (18na), 3, 4 eta 5 urtekoetan, 138 haur (23na), eta 6-11 urtekoetan, 300 haur (25na). Langile ikastola, berriz, hiru lineatakoa da; maila bakoitzean hiru gela daude. 2 urtekoen mailan, 54 ume egon litezke, 3, 4 eta 5 urtekoetan, 207 ume, eta 6-11 urtekoetan, 450 ume. Eta Inmakuladak linea bakarra izango du: 2 urteko mailan, 18 ume; 3, 4 eta 5 urtekoen mailetan, 69 ume; eta 6-11 urtekoen mailetan, 150 ume.

DBH egiteko, Inmakulada eta Institutua
Derrrigorreko Bigarren Hez­kuntza egiteko, bi ikastetxe daude Hernanin: Inmakulada eta Hernani BHI Institutua. DBH egiteko aukera izateaz gain, Batxilergoa eta Hezi­kleta Zikloak ere egin litezke bi ikastetxe horietan.

3000 ikasletik gora, gaur egun
Maila guztietako ikasketak kontuan hartuta, 3227 haur eta gazte ari dira ikasturte honetan Hernanin ikasten. Haurreskolan, 91 haur dabil­tza; Txirritan, 49 haur; Inmakuladan, 321; Elizatxon, 393; Urumean, 457; Langilen, 787; Institutuan, 889; HLPP-Transpakarren, 26; eta HHI-CEPAn, 214.

«Merkeagoa, erosoagoa eta aberasgarria»
Hernaniko ikastetxeetan ikasteak abantaila asko dituela argi dauka Udalak eta herriko ikastetxeetan matrikula­tzeko dei egin du. Kalitatezko eskaintza dagoela azpimarratu du: «euskaldunak eta eleanitzak dira, parte hartzaileak, herrian txertatuak, integra­tzaileak, herriko eskolen arteko elkarlana bultzatzen dutenak, ingurumena zaintzen dutenak, irakaslearen formazio etengabeari garrantzia ematen diotenak...». Horrez gain, abantailen berri eman dute: «Merkeagoa da, oinez edo bizikletaz joateko aukera dago; erosoagoa da, denbora gutxiago behar da joan-etorrian; seme-alaben heziketa hurbiletik segitu daiteke; herriko jarduerak eta zerbi­tzuak eskura daude; aberasgarria da...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!