Kalderero txikiak atzo, eta nagusiak gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko otsailaren 1a

Kaldereroen konpartsa 21:00etan abiatuko da gaur Elur Txori elkartetik. Aurrena, Sandiusterri kalera joango dira, Zaharren Egoitzako sarreran kantatuko dute. Handik Kaxkorako bidea hartuko dute mailu eta paderak eskutan.

Gaur iritsiko dira Hunga­riako kaldereroak Hernanira. Urtero bezala, mailu eta paderak eskutan, kriseilu, lapiko eta pertzak konpon­tzeko prest izango dira. Inauterien etorrera, hilabete lehenago iragarriko dute aurten.


Kaxkoan barrena, hainbat geldialdi eginez
Kaldereroek Elur Txori elkar­tean afalduko dute eta 21:00etan abiatuko dira, ka­le­ak girotzera. Aurrena, San­dius­terri kalera joango dira. Zaharren Egoitzako sarreran geldituko dira eta bertan abesti bat kantatuko dute. Handik Kaxkorako bidea har­tuko dute. Udaletxe atzean, Xalaparta elkartearen goiko aldean egingo dute beste gel­dialdia. Ondoren, Gu­darien plazara sartu, Kardaberaz kaletik jaitsi eta Kale Na­gusitik igoko dira. Azken geltokia, Plaza izango da. Ibilbide osoan, lau abesti eta kalejira entzun ahal izango dira. Honakoak dira kantak: Kalderero hungaria­rren koroa, Kaldereroak lanean, Begi urdin bat eta Hungariako kantua. Hainbat abestiren letrak, ondoko koadroan.

Kalejira
Norka dauka eltze zaharrik
konpondu nahi duenik?

Kalderero hungarriaren koroa
Zein ederra, zein xarmanta
Hernaniko lurra eta herria
herri jator hernaniarra
agurtuz dugu atsegina.
 
Hungariako kalderero gara
etorririk Hernanira
laster Momok argituko digu
nahiz eguna nahiz eta gaua.

Inauteri alaiaren iragarle gu gara
Bai! atsegina eta algara (bis)

Aizak, jozak, jozak!
Bai bai, aizak, jozak!
   
Zein ederra, zein xarmanta
Hernaniko lurra eta herria
herri jator hernaniarra
agurtuz dugu atsegina.

Herriz herri gabiltza gu beti
ederrez begiak aserik (bis)

Baina inon ez dugu ikusi
hemen bezain neska ederrik (bis)

Gerri mehea eta liraina
ezpainak gorri eta mardul (bis)

Gure arteko bat bazina
zuk begiez metala urtu (bis)
 
Bai, bai. Urtu. Bai, bai. Urtu.

BEGI URDIN BAT 

Famaren hotsak goititutzen du
merezi duen herria
zeru txiki bat dirudiena
hala da gustagarria

Lehengoko xaharra txukun txukuna
eder, alaia berria
etzaigu penik behin ere joango
lehenago ez etorria (bis)

Begi urdin bat begira dago
algaraz leiho batetik
beste beltzeran, tentatzailea
txeletan berriz bestetik
Zoramen hauek maite ditugu
Bihotzen erdi erditik
ez gera joango hoiek lagata
gehiago Hernanitik (bis)

Ez gera joango, ez
gu Hernanitik

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!