Ziraba proiektuaren barruan, Txirrita eskolako ikasleek eta Aranzadiko kideek lehendabiziko bisita egin dute Epelerrekan egindako putzura. Ingela gorriyaren (Rana temporaria) metamorfosia ikasten ari dira, eta arrautzak ikusi, bildu eta eskolara ekarri dituzte, bertan jarraipena egiteko. Aranzadiko Ion Garinen laguntza izan dute horretan. Orain jarraipena egiten ari dira arrautza horiei, eta ingela gorriya ze lekutan mugitzen den zehazten ari dira mapa batean koordenada eta guzti. Hurrengo irteera ere pentsatu dute, Alkatxuin ingurura. Informazio gehiago Ziraba proiektuaren facebook orrialdean edo Txirrita eskolako blogean (erenotzu.eskolatxikiak.org).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!