Atzeratu egin dute Hernani eta AMPO Ordiziaren arteko partidua

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 30a, 01:00

Uholdeak direla eta, Hernaniko errugbi elkarteak eta Ordizia RE elkarteak eskatu diote errugbi federazioari larunbateko partidua atzeratzeko. Zelaia ez dago jokatzeko moduan, eta bi taldeek bat egin dute eskaera horrekin. Federazioaren erantzunaren zai daude, baina oraingoz partidua otsailaren 22an jokatuko da. Hernaniko partidu gehiago ere atzeratu dira; Hernani-Txinparta seniorren taldeak Uribealdearen kontrako partidua martxoaren 1era atzeratu du, hura ere konfirmazioaren zai badago ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!