Lizeaga kalea errege bidea zeneko arrastoa beste behin ere hautsi egin dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 30a, 01:00

Garai bateko errege bide zaharra esaten zitzaiona edo geroago Nazional 1 bezala ezagutzen dena Hernaniko Lizeaga kaletik pasatzen zen, Kale Nagusitik behera Zinkoeneara jaitsi eta handik Astigarragara joateko. Bide haren arrasto bat badago oraindik Hernanin, hain juxtu Portalez kanpon dago, telefono kabinaren ondoan, harrizko km puntua edo hitoa. Kare harrizko puntu horrek 250 urtetik gora ditu gutxienez, eta orain dela bi aste puskatuta azaldu zen, urtarrilaren 19an, goizaldean. Harri hori behin eta berriz konpondu behar izan du Udalak, ez baita lehendabiziko aldia puskatzen dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!