Hernaniko pelotariek bi partidu jokatuko dituzte gaur. Ojuelek eta Lizeagak Euskal Herriko txapelketako partidua dute, Eple taldeko bikotearen kontra, 20:15etatik aurrera, Hernaniko kiroldegian. Lopezek eta Esnaolak Gipuzkoako txapelketako partidua dute, Iruran, 20:00etatik aurrera, Mundarroren kontra.
Horrez gain, ostiralean ere izango dira partiduak Soraluze, Oiartzun, Alegia eta Lazkaon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!