gimnasia Erritmikoak kurtso hasieran beti egin ohi du jaialdia, eta hain zuzen ere igande honetan egingo dute, Hernaniko kiroldegian. Goizeko 10:00etarako puntual azaltzeko adierazi dute, berotu eta tapiz paseoak egiten hasteko. Jaialdia 11:15etan hasiko da, eta erakustaldia 13:00ak aldera bukatzeko asmoa dute.
Gimnastei eta gurasoei jakinarazi diete zer eraman behar duten: mailota eta koleteroa, punterak, gomina, laka, gantxo eta sarearekin ondo lotutako moñoa. Txapelketan ez da onartuko haurrek pitxiak eramaterik, ez pultsera, kate, erloju eta ez eraztun. Beraz, etxean bertan uztea hobe dela jakinarazi dute, gero inork galdu ez ditzan. Azaldu ezin duenak aurrez kaso egiteko eskatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!