Kaldereroak, inauterien iragarle

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 30a, 01:00

Eltzeak, pertzak, paderak eta mailuak dantzan ibiliko dira beste behin ere kalderero egunez, larunbat gau honetan. Inauterien iragarleak aurten sekula baino garaizago datoz, eta hilabete lehenagotik sartuko dira Hernaniko kaleetan barrena. Kaldereroen konpartsa Elur Txori elkarteak antolatzen du, eta bertatik abiatuko dira larunbatean, gaueko 21:00etatik aurrera.
Kale buelta Oarson abiatuko dute, Elkano, Larramendi, Arantzazu plaza, eta Xala­par­ta elkartea. Han, geldialdia eta kantua. Xalapartatik, Gu­darien plazatik Kardaberazen barrena Plaza Berrira, eta han beste geldialdia. Az­kenik, Kale Nagusitik berriz Gu­darien plazara igota han bukatuko dute.

Entsaioa eta afaria
Azkeneko entsaioa gaur egingo dute Elur Txori elkartean, 20:00etan. Horrez gain, larunbatean afaria dago Elur Txorin, 19:30etan, eta apuntatzeko zerrenda jarri dute elkartean (7 euro).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!