Agedaren omenez etxez etxe ibiliko dira asteartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 29a, 01:00

Ageda 230 urtean jaio omen zen Sizilian eta famatu egin zen, Quintianus senadoreari ezkontzeko ezezkoa eman, eta sekulakoak eta bi eginda hil zutelako. Orduko gertaera omen da gaur egun Santa Agedaren errondaren iturri. Agedaren omenez urtero ateratzen dira Hernanin ere, Santa Ageda errondan. Ohitura Zaharrak abesba­tzak entsaioa du urtarrilaren 31n, 20:00etan Biterin, eta Santa Ageda bezperan otsailaren 4an, erronda egingo du, 18:15etan Milagrosatik abiatuta.

Ereñotzuko Ur Mia elkarteak ere egiten du urtero erronda. Entsaioa ostiralean egingo dute, 20:30etan el­kar­tean bertan. Erronda be­rriz, otsailaren 4an, Ur Miatik abiatuta. 16:00etan elkartu, eta 16:30etan abiatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!