Beste behin ere gai pila ederrarekin aurkeztuko dute Urtekaria Hernanin. 2013ko urtekariak karlista garaiko gotorlekuak Hernanin zein ziren azaltzen du, Alfredo Morazak idatzita, edo axeri dantzako Azerikeriak kontatzen ditu, Luis Telleriaren ahotik eta Jon Odriozolaren eskutik. Bidaurreta baserria, Iturmendiko jentil zuloa, Errapia taldea, Uztapide eta Hernani... guztira 16 artikulu ditu eta 2012ko kronika ere bai. Natura jorratzen du: liztor asiatikoa eta muskar berdeari buruz ari baita, eta baita ibilbide sareari buruz ere; hiru talde aurkeztuko ditu: Goiz Eguzki elkartea, Errapia taldea eta Koxka elkartea. Xabier Plaza, Iosune Marin eta Ane Galardi hernaniarrak ezagutu litezke, eta badira bestelako gaiak ere, krisia, artea, eta abar, esaterako.
Gaur, 19:30etan, Udaletxeko Areto Nagusian. Aleak banatuko dira bertan. yy