Bi orduko ibilaldi gidatua eta Larre-Gain sagardotegian otordua eskaintzen du Gozatua Hernanin ekimenak. Eskaintza hau, asteartetik igandera, goizez izango da urtarrilean zehar. Eta 20 pertsonako taldea osatu beharko da gutxienez. Otsailetik irailera, arratsaldez ere izango da aukera. Prezioak: 33 euro (28 euro sagardotegia+5 euro irteera) eta 12 euro, haur menua. Izena emateko: 943 49 50 69 edo 943 55 58 46.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!