Sofia Arostegik eta Jose Luis Elexpe Pelex-ek erakusketa jarri dute Biterin, down sindromea ardatz hartuta. Bateginik izena jarri diote erakusketari, 24 koadro eta 10 eskultura biltzen ditu, estilo figuratibo eta abstraktua nahasten dituena. Atzo ireki zuten eta otsailaren 11ra arte zabalik dago, 18:00etatik 20:00etara. Dena dela, inaugurazio ekitaldi ofiziala ostiralean egingo dute,
19:15etatik aurrera. Inaugurazio ekitaldian Verdini dantza taldearen aktuazioa izango da, eta luntxa jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!