Hernani Errugbi Elkarteak errugbi federazioari eskatu dio asteburu honetako partidua hilabete atzeratzeko, otsailaren 22ra. AMPO Ordiziaren kontra jokatzekoa zen Hernani asteburu honetan, baina uholdeak direla-eta Landare ez dago jokatzeko moduan, beraz, bi taldeek erabaki dute partidua atzeratzeko eskatzea. Hernanik eskertu nahi du Ordizia RE taldearen jarrera ona eta erantzun azkarra, eta barkamena eskatu eragozpenengatik.
Beste partidu batzuk atzeratzeko eskaera ere egin dute, arrazoi beragatik. Besteak beste, seniorretako Txinparta taldearen eta Uribealdearen arteko partidua ere atzeratzeko eskatu dute, martxoaren 1era.