Partidu inportantea du gaur Ioritz San Sebastian hernaniarrak, Euskadiko Txapelketaren barruan, Soraluzeren kontra. 21:00etan, Soraluzen. Hil edo bizi ari beharko du. Gipuzkoako Txapelketaren barruan, Tejedor eta Fre ariko dira Oiarperen kontra, 19:15etan, Oiartzunen. Azkenik, Udaberri torneoaren barruan, Agirre eta Berasartek jokatuko dute Intxurreren kontra, Alegian (19:00etatik hasiko den jaialdian hirugarrena); eta Cisnerosek eta Rodriguezek berriz, Lapke taldea izango dute aurrean, Lazkaon, 18:30etan hasiko den jaialdian bigarrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!