Turismo eta Kultura Batzordea izango da gaur 18:00etan, udaletxeko bilera gela 1ean (4. pisua). 10 gairi buruz ariko dira. Horien artean: kultur jardueretako eta auzo elkarteetako diru laguntzen justifikazioak, diru laguntzak eskatzeko oinarriak, inauterietako egitaraua eta aurrekontua onartzea, kartel lehiaketaren irabazlearen berri ematea... Horrez gain, bi hitzarmen ere izango dituzte hizketagai: produktu turistikoen garapenerako Udalaren eta Behemendiren arteko hitzarmena eta Udalaren eta Euskadiko Ferialari Autonomoen elkargoaren arteko hitzarmena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!