Kontsumo taldea bada Hernanin, eta orain arte, Imanol Arana izan da nolabait, ardura eman duena. Kontsumo taldean dauden 32 familiek barazki otarrak jasotzen dituzte. Udaberriari begira Urtzi Garcia hastekoa da eta taldea sortu nahi du, barazki ekologikoak, otarretan, astean behin banatzeko. Interesa duten guztiekin bilera deitu dute etzi, Biterin, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!