Harriak ukitu, meditatu eta nola erabili ikasteko, saio praktikoa gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 27a, 01:00

kristalen energiari bu­ruzko teoria norberak etxean ikasi dezakeela dio Enara Goikoetxea hernaniarrak. Bi saio emango ditu Zilegi Es­kolen barruan, eta bietan alde praktikoa landuko du. Gaur, Hernanin, 14:30-19:30; eta bi­har Astigarragan, 09:30-11:30.
Goikoetxeak dio, praktika dela ikasi eta sentipena garatzeko bide bakarra: «kristalak, harriak... liburu ugari daude eta teoria asko era bai. Zaila izaten da zein erabilpen eman jakitea, kasuistika eta praktika lan­tzea. Beraz, bi orduko hitzaldi edo saio hauetan, praktikari emango diot garrantzia, eguneroko bizitzan nola erabili ikasiko dugu. 15 minutuko praktika bati, 3 orduko teoriari baino probetxu gehiago ateratzen zaio». 

Kontsultako kristalekin

Gorputz bakoitzak dituen energia zentroak eta euren arteko erlazioak zein diren ikasiko dute saiora anima­tzen direnek, praktikak errealak izango baitira: «kamila batean etzanda praktikatuko dugu, kontsultan erabiltzen ditudan harriekin. Ukitu, meditatu eta nola erabili ikasiko dugu. Gure zentroak nola daude ikasi behar dugu, eta harriek nola orekatzen duten. Nola aktibatu eta nola lasaitu. Gorputzeko energia nola sentitu eta baloratu ere, ikasiko dugu».

Jarraipena, etxean

Saioa bukatuta, etxean ariketa horiek nola egin erakutsiko du Goikoetxeak: «egunero 15 minutu praktikatuta ikasiko du gehien ikasleak».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!