Asko zuten biek jokoan eta azken minutura arte saiatu zen Hernani

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 27a

bost puntu baino zerbait gehiago zegoen jokoan atzo Santboianaren zelaian. Kata­lu­niarrak izan ziren nagusi markagailuan 34-15 irabazi eta bonusa lortuta, baina berdegunean, ez zen hainbesteko alderik egon.

Zazpigarren minutuan jarri zen Santboiana markagailuan aurretik. Entsaioa egin eta 7-0 aurreratu ziren; epaileak ontzat eman zuen kataluniarren entsaioa, nahiz eta aurretik marrazainak adierazi, Santboianako jokalari batek marraz kanpo zapaldu zuela. Hernani hasieratik saiatu zen markagailuak erakusten zuen barrera hori gaindi­tzen, eta 22garren minutuan jaso zuten fruitua, Esnaolaren jokaldia eta Peio Perezen ostikadari esker. Zigor kolpe bana lortu zituzten gero bi taldeek; hernaniarrena  Ekhi Aran­buruk gauzatu zuen. Atsedenaldira 10-10 berdinduta iritsiko zirela zirudien, baina kataluniarrak aurreratu ziren: Baker erdilariak entsegua egin eta Puigek gauzatu zuen.
Zazpi puntu atzetik hasi zuen Hernanik bigarren zatia. Aurrenekoaren pareko joan ziren hasierako minutuak: en­tsegu bana egin zu­ten, hernaniarrena Jonesek. Buka­tzeko minutu gutxiren faltan, Santboianak dena eman eta bi entsaio egin zituen.

Lehia estua, atzean
Beheko postuetan are gehiago estutu da lehia. Datozen partiduetan lana eta borroka izango da, hernaniarren lema!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!