Asteburu gazi gozoa: 10 galdu eta 8 irabazi

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 27a

Emaitzei begiratuta, ez da asteburu ona izan Hernaniko pelotarien­tzat, baina garaipen garrantzitsuak lortu dituzte. Euskal Ligan, Sub 22an, Urkizu eta Altunak, eta Arrieta eta Aizpitartek irabazi egin dute eta azken fasera sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute. Gipuzkoa mailan, infantiletan, Larrañaga eta Salaberriak eta Blanco eta Salaberriak ere, azken faserako aukerekin jarraitzen dute. Udaberri torneoan, kadetetan, Pagola eta Berasartek partidurik galdu gabe jarraitzen dute. San Sebastianek galdu egin zuen; hala ere, sailka­tzeko aukera badu oraindik. Bukatzeko, Arizmendi eta Insaustik ere galdu egin zuten, eta zail jarri zaie txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!