aktualitatea, herriko taldeak, bitxikeriak, zeresana eman duten notiziak, betiko ohiturak... 17 artikuluk osatzen dute 2013ko urtekaria. Hernaniko Udalak osatu du liburuxka, eta etzi aurkeztuko dute, Udaleko Areto Nagusian. 19:30etan azalduko dituzte nondik norakoak eta gerturatzen diren herritarrek azalpenak entzun eta edizio bat eskuratzeko aukera izango dute.
Gai ugari
Herritarrek idatzitako 16 artikulu biltzen ditu urtekariak batetik eta 2012ko kronika, bestetik. Euskera eta gaztelaniaz idatzitako artikuluak dira. Hona hemen, zenbait izenburu: Hernaniko Ibilbide Sarea; Vespa velutina edo liztor beltza; Hernani Krisiaren atzaparretan; Koxka elkartea; Goiz Eguzki, mucho más que un hogar para jubilados; El caserío Bidaurreta; Iturmendiko jentil zuloa..