«Guztion eskubideak aldarrikatzeko, herritarron partehartzea beharrezkoa da»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 26a

Biterin egin zuten aurkezpena atzo, taldea osatzen duten eragile ezberdinek. Herritar guztiei irekitako taldea dela azaldu eta partehartzearen garrantzia azpimarratu zuten. Bi asanblada deitu dituzte, otsailean eta martxoan.

Krisiari aurre egiteko a­l­ter­natiba herritik sortzea du hel­buru Eskubide sozialen kar­tak. Karta osatzeko au­rre­neko asanblada Bilbon egin zen, maiatzean. Euskal Herri oso­ra zabaldu da handik, eta herri askotan sortu dira taldeak, tartean Hernanin. He­­rriko eragile ezberdinek egin zuten aur­kezpena atzo Bi­terin, ber­taratutakoak in­formatu eta parte hartzera gonbidatzeko inten­tzioa­rekin. Gutunaren egitura bera azaldu zuten: «sarrera, oi­na­rriak, eskubideak eta al­da­rrikapenak biltzen dira kar­tan, eta helburua da, azken bi atal horiek herritarrekin osatzea. Ho­rre­gatik, parte­hartze aktiboa eskatzen da».

Bilerak eragileekin lehendabizi, eta herritar guztiekin hemendik aurrera Hernaniko taldea azaroan bildu zen aurreneko aldiz: «ELA eta LABeko kideak, lau herritar, ira­kasle bat, Bilgune Fe­ministako kide bat... elkartu ginen ha­sie­rako bilera hartan. Kar­taren non­dik norakoak aztertu geni­tuen, eta eztabaida herrira era­man behar zela erabaki genuen. Lehendabizi, eragile ezber­di­nekin el­kartu gi­nen, horien ar­tean, STOP Ka­le­ratzeak, AMHER, Pen­tsio­nis­ten ko­lek­tiboa, Bil­gune Femi­nista eta Gaz­te Asanbladarekin. Eta orain, asanblada irekiak an­to­latuko ditugu, nahi duten he­rritar guztiek parte hartu dezaten».

Eragileen ikuspuntua
Hasierako azalpenen ostean, Hernaniko taldeko zenbait eragilek hartu zuten hitza, beraien ikuspuntua emate aldera. Bilgune Feministako Maia­len Adurizek esan zuen: «bes­telako eredu bat posible da, eta eredu horrek ikuspegi femi­nista izatea beharrezkoa dela uste dugu. Alternatibak eta proposamenak emateko prest gaude, eta denei gon­bidatzen zaituztegu, parte hartzera». Kaleratzeak Stop tal­dea­ren izenean Jesusek hitz egin zuen: «hasteko, eskerrak eman nahi dizkizuegu gon­bi­da­penagatik. Hemen bildu garen guztiok dakigu beste eredu bat, beste mundu bat posible dela, justuagoa, soli­dariagoa eta hu­ma­noa­goa. Halako iniziatibak ospatu egin behar dira eta gu gure esku dagoena egiteko prest gaude». Mirenek hartu zuen hitza segidan, Duintasuna pen­tsio­nis­ta taldearen izenean: «gure eskubideen alde egin nahi ba­dugu, elkartzea ezinbeste­koa da, indarrak batu behar di­tugu. Mi­nimo batzuk be­tetzea es­ka­tzen dugu: bizitza duina izan nahi dugu, pentsio dui­nak, ai­siaz gozatzeko au­kera, osa­sun sis­tema pu­blikoa izan, pen­tsio sistema gestio­na­tzeko sis­tema propioa izan nahi dugu...» Eta bukatzeko, Gazte Asan­baldako kide den Ain­geru Otxotorenak hitz egin zuen: «gazteok gurasoen etxean bizi­tzera behartuta gau­­de, ez dugu in­depen­di­za­tzeko aukerarik, lanik ez da­go... Erantzunak eta alter­na­tibak behar ditugu. Gure­tzet ezinbestekoa da eki­men ho­nen parte izatea, guz­tion es­ku­bideak kolokan baitau­de».

Bi asanblada, epe motzean
Eskubide sozialen karta hiru bloketan banatuta dagoela azaldu zuten: eskubide so­zioekonomikoak, esku­bide demokratikoak eta eraba­ki­tzeko eskubidea. Azken hau hartuko dute oinarri beste biak garatzeko, eta he­rritarrei epe motzera antolatu dituz­ten bi asanbladetan par­te har­tzeko deia luzatu diete. Otsai­laren 22an deitu du­te aurreneko asanblada, es­ku­bide sozioekonomikoen ingu­ruan aritzeko. Bigarrena, mar­txoa­ren 15ean izango da, eta bertan landuko dute es­kubide demokratikoaren ata­la. Bi asanbladak Biterin izan­g­o dira, goizeko 10:00­etatik, eguerdiko 13:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!