Apaxi ipuin kontalaria izango da asteartean Hernaniko Udal Liburutegian, eta horrekin hasiko dira aurtengo umeentzako ipuin kontaketak. Guztira sei ipuin ordu jarri ditu Udal Liburutegiak, eta kurtsoak irauten duen bitartean ia hilero izango dira, azkeneko asteartean.
Lau ipuin kontalari,
3 urtetik 7 urtera
Umeentzako saioak izango dira, 17:00etatik aurrera, eta
3 urtetik 7 urtera bitarteko haurrei zuzenduak daude. Lau ipuin kontalari izango dira, txandan, urtarrila, otsaila, martxoa, maiatza, urria eta azaroan: Apaxi, Lur Korta, Lupe Lekuona eta Maite Franko.
Urtarrilak 28 Apaxi
Otsailak 25 Lur Korta
Martxoak 25 Lupe Lekuona
Maiatzak 27 Maite Franko
Urriak 28 Maite Franko
Azaroak 25 Lur Korta