Goi mailako hiru soinujole gaur, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urt. 25a, 01:00

hamaika abesti eskainiko dituzte gaur, hiru soinujoleren artean, Milagrosan. Hauspoz Euskal Herrriko akordeoi elkarteak antolatu du kontzertu zikloa eta goi mailako hiru akordeoijole gonbidatu ditu Hernanira: Marta Cubas, Maria Zubimendi eta Narciso Jimenez. Gazteak dira hiruak, baina oihartzun haundia izaten ari direnak. Aurreneko biek hainbat lehiaketetan hartu izan dute parte, horietako asko irabaziz; eta Narciso Jimenez goi mailako ikasketak egiten ari da egun, Musikenen. Kontzertua Milagrosako kaperan, gaur, 19:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!