Harremonak, tratu onean oinarritutako saioak Hernani BHI Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urtarrilaren 25a

tratu txarrei aurre egiteko mo­durik onena tratu onak bul­tzatzea da. Ideia horre­tatik abiatu zen funtsean Harre­monak egi­tasmoa, ha­rre­man onak sus­tatzeko egitas­moa, eta Her­na­ni BHI Institu­tuan bost ikas­turte daramaz­ki dagoe­neko. DBH 2,3,4 mai­latan eta Batxiler 1ean egiten dituzte saioak, eta irakas­le­ekin ere urtero egiten dute saioren bat; aurten guraso­ekin ere egin nahi dute saio bat.
Hain justu, ikasleen gura­soentzako saio monografikoa datorren asteazkenean egin­go dute, 17.30etan, Santa Bar­bara eraikinean, eta guraso guztiei gonbitea luzatu diete bertara azaltzeko.

Geure burua errespetatzetik besteak errespetatzera
Hernaniko Udal Berdintasun Sailak sustatutako egitasmoa da, eta Arremanitz Koopera­ti­bak ematen ditu saioak. Edurne Mendizabal Tolosa, Ibon Arrizabalaga de Mingo eta Asier Baglietto Gabilondo dira egitasmoaren ardura daukatenak. Mendizabalek Kro­nikari adierazi dionez, ezezkoan oinarritutako me­zue­tatik alde egin nahi izan dute, eta mezu positiboetan oinarritutako saioak egiten dituzte. «Tratu onak sus­tatzea da helburua. Lehenen­go gure burua errespetatzetik hasi, ingurua, laguna, herria dena. Bestea bere kasa etor­tzen da. Emakumeen kon­tra­ko indar­keriari aurre egi­teko eskatu ziguten saio hauekin hasteko, eta guk enfoke hori eman nahi izan diogu».
Harremonak egitasmoak hiru helburu ditu, oinarri oinarrian: elkarren arteko harremanak hobetzea, tratu onak sustatzea eta hez­kidetza zein sexuen heziketa lantzea.

Berdintasuna, edertasun eredua, sexualitatea...
Berez, 6-8 orduko saioak iza­ten dira, eta gai konkretu asko lan­tzen dituzte saioetan, baina gai orokor batzuren inguruan aritzen dira. Ha­sieran, DBH 2 mailan, pare­kidetasunaren in­guruan aritzen dira, edo ber­din­ta­su­naren inguruan. Gizon eta ema­kume, etxe­ko lanak, eta abar. Edertasun ereduak lan­tzen dira batez ere DBH3n, sexismoa eta abar. Sexuali­tatea norberari begira eta ha­rremanei begira lantzen dira DBH 4 eta Batxilergoan.
Klase horien beharraz galdetuta, Mendizabalek dio, adibidez, sexualitateari buruz gaur egun informazioa bada­goela, baina beste mota bateko hezkuntza behar dela. «Me­zuak txarrak dira oro­korrean, eta bildurrez bezala bizi di­tu­gu gauzak. Zer egiten dugun gaizki, ze de­sastreak garen... ez gustora sentitzeko mezuak dira. Tratu onean berriz, ez gaude entrenatuak, eta gu ho­rre­tan saiatzen gara. Pla­ze­rra­ren kultura oso interesgarria da, goxo, xume eta ondo bizitzeko».

`Katxarraza´ ikasleen taldea
Harremonak egitasmoetatik sor­tu da Katxarraza taldea, Her­­­nani BHI Institutuan. Ge­laz kanpo ere beharra ikus­ten zuten saio horiekin jarrai­tzeko, eta ikasle talde batek sor­tu zuen Katxarraza taldea. «Hain­bat gairi buruz bestela ez dugu hitz egiten, eta horre­ta­rako sortu genuen tal­dea. Gure artean bildu, eta gai horiei buruz hitz egin...». Institutuan bertan egitasmoak antolatu eta kanpoan egindakoetan parte hartu dute besteak beste. Orain ilusioa daukate gazteagoak ere taldera hurbiltzeko, taldeak jarraipena izan dezan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!