sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYA Gipuzkoak Hernanin. Hiru asteko ikastaroa izango da, eta datorren hilabetean emango dute guztira: otsailaren 3tik 21era. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, Inmakulada ikastetxean, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Ez da beharrezkoa oinarrizko ezagupenik izatea
Ikastaroa izaki, aurretik ezagupen basikorik izan beharrik ez dagoela azaldu dute antolatzaileek.
Ikastaroan erakutsiko dute, eguneroko bizitzan aurki ditzakegun arrisku egoerei aurre nola egin: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak... Ezagupen arruntak izango dira, baina momentu jakin batean laguntza haundia eman dezaketenak. Teoria eta praktika tartekatuko dira, ikastaroan.
Frogak gainditzen dituenak, titulua
Ikastaroa bukatzean, froga bat egingo zaie ikasleei, eta gainditzen dutenek lortuko dute DYA Gipuzkoak ematen duen titulua.
Matrikula eta izen ematea
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, edo informazio gehiago behar dutenek telefono bidez jarri behar dute DYArekin harremanetan: 943 46 46 22. Gogoratu dute ikasle kopurua mugatua izango dela, emango duten ikastaroaren kalitatea bermatu nahi baitute.
Ikastaroaren prezioa, matrikula, 110 eurokoa da.