joan den astean liderrari gauzak estu jarri zizkion Hernanik, baina galdu egin zuen azkenean. Dena dela, taldea indarrean da, joku puntu oso onarekin, eta ez dago inori barkatzeko. Real Unionen kontra jokatuko dute gaur Ion Zabaletaren mutilek. Irundarrak lau puntura daude, berez sailkapenean urruti daudela dirudien arren. Talde bat bosgarren postuan dago, eta bestea 13garren.
Gaur irabaziz gero, sailkapenean salto polita egingo luke Hernanik. Betiko orduan jokatuko du, Zubipen, bere jarraitzaileen aurrean, eta oraintxe da garaia taldeari bultzada emateko. Liga hasiera trixte xamarra egin zuen Hernanik, baina bere kaxa buelta eman dio, eta orain beste itxura, irudi, eta joko batekin dago taldea. Gaur ere horixe demostratzera aterako dira zelaira txuriberdeak; ez dela kasualitatea azken partiduetako emaitzak lortzea.
Hernani eta Real Union parez pare gaur, 16:30etatik aurrera, Zubipen.